Irurako jaiak 2024

Halsouetek eta Mujikak irabazi dute VI. San Migel Xare Irekia

Imanol Garcia Landa 2024ko irailaren 28a

Oxan Halsouetentzat laugarren txapela izan da Iruran, eta Markel Mujika irurarrak bere lehenengoa lortu du etxean. 40-32 irabazi diote Julen Zabalegi eta Clement Cassaing bikoari.

Txapeldunak ez dira gustura geratu bere partidarekin, baina partidaren amaiera nahiko erosoa izan dute. Halsouetek lau final jokatu eta lau txapel lortu ditu Iruran, eta gustura azaldu da Mujikarekin lortu duelako aurtengoa. Mujikak gustura jantzi du bere lehenengoa, eta «bazela garaia» azaldu du. Hasieran ez da ondo sartu partidan, akats batzuk eginez, baina atsedena hartu eta hortik aurrera hobeto sentitu da.

Gaztetxoen I. San Migel Xare Ireki Mistoari dagokionez, Adei Gibelalde eta Paule Fernandez bikoak 35-23 irabazi die Sara Agirre eta Izei Garmendia bikoari. Txapeldunek ondo bideratu dute partida, pilota gutxi galduz.

Ametsa Pilota Elkarteko Mikel Uzkudunek balantze ona egin du txapelketen inguruan: «Hasieratik ondo joan da, partida lehiatuak ikusi ditugu, eta balantze ona egiteko moduan gaude. Finalak ez dira izan espero bezain lehiatuak, baina ikusi dugu bi txapelketetan nolako maila duten pilotariek». Finalak Irurako San Migel jaien barruan jokatu dira, Ametsa trinketean.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!