Irurako jaiak 2024

Eguraldiak errespetatu du herri bazkaria

Ataria 2024ko irailaren 28a

271 irurar elkartu dira gaur San Migel plazan egin duten herri bazkarian.

Karpa ugari jarri dituzte bazkaltiarrak ateri egoteko, baina eguraldiak errespetatu du bazkaltzeko ordua, eta lasai jateko aukera izan dute irurarrek. Guztira 201 heldu eta 70 haur elkartu dira San Migel jaietako ohiko ekitaldian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!