Armenio Ferreira irurarrak udaletxe berrituaren eta Irurako Ostatuaren bisitaldi birtualak garatu eta udaletxearen esku utzi ditu, musu-truk. Irurako Udalaren webgunean daude ikusgai bi bisitak. Udalak eskerrak eman dizkio Ferreirari egindako lanagatik.
Skanak enpresa sortu zuen irurarrak 2022an, enpresentzako aktiboak digitalizatzeko zerbitzua eskainiz. Automobilgintzako eta aeronautikako sektoreetako piezen alderantzizko ingeniaritza ere eskaintzen du, eta metrologiaren bidez piezen zehaztasuna neur dezake. Ibilbide birtualetarako 360 graduko eskaneatzeak ere lantzen ditu.