Ur jolas parkea finantzatzeko Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza jaso du udalak

Ataria 2024ko irailaren 18a

Erein programaren barruan 84.926 euroko diru laguntza jaso du 2024ko deialdian.

Garbileku plazako ur-jolas parkearen proiektua egiteko 194.205 euroko inbertsioa egin du Irurako Udalak. Egitasmoa gauzatzeko diru laguntza eskaera egin zuen udalak eta 2024ko deialdian Eusko Jaurlaritzak onartu egin du eskaera.

Landa eremua sustatzen eta garatzen laguntzeko Erein programaren barruan 84.926 euroko laguntza emango dio Eusko Jaurlaritzak Irurako Udalari.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!