Isunak jarriko dizkiete plazako trafiko arauak hausten dituztenei

Ataria 2024ko irailaren 12a

Oinezkoen gunean ibilgailuak zirkulatzeagatik 200 euroko isunak jarri ditzakeela jakinarazi du udalak.

Iruran duela bi hilabete eman zuten plaza oinezkoen gune bihurtzeko pausoa. Debekatua dago ibilgailuentzat plazara sartzea, salbuespen hauekin: bertakoak, udal eta larrialdi zerbitzuak, zamalanak, mantenu eta zerbitzu teknikoak eta hilerrira joan behar dutenak. Horrez gain, plazan aparkatzea debekatua dago 10:00etatik 20:00etara, banatzaile, ostatu eta bertakoek zamalanak egiteko izan ezik.

Bi hilabete dira araudi berria indarrean jarri zenetik eta, denbora tarte honetan, abisuak jarri zaizkie arau-hausteak egin dituztenei. Aurrerantzean, ordea, salaketak egiten hasiko da udala. Oinezkoen gunean ibilgailuak zirkulatzea arau hauste larria dela eta 200 euroko isuna duela jakinarazi du udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!