Irurako jaiak 2024

Festetako ekintzetarako izen emateak zabaldu dituzte

Ataria 2024ko irailaren 12a

Herriko San Migel festetako hainbat ekintzetan izena emateko epea zabaldu dute.

San Migel jaiak ospatuko dituzte Iruran datorren astetik aurrera. Hainbat ekimenetan izena emateko moduen berri eman dute festa batzordetik.

  • Haurren bazkaria: Izena ematea 688 82 72 06 telefonora whatsApp mezua bidaliz, irailaren 11tik 18ra. Mezuan zehaztu beharrekoa: Haurraren izen abizenak, ikasketa maila eta Kontakturako telefonoa.
  • Patata tortilla lehiaketak: Izen-ematea HEMEN galdetegia betez irailaren 11tik 18ra.
  • Herri bazkarirako txartelak: Udaletxeko harreran (txartelarekin ordainduz), Ostatuan eta Trinketean irailaren 11tik 21era. Ikasle, langabe eta jubilatuen txartelak soilik udaletxeko harreran.
  • Herri bazkarirako mahaien erreserba: Izen-ematea HEMEN galdetegia betez irailaren 11tik 25era.
  • Drone soccer edo dronearekin futbolean jolasteko saioa: Izen-ematea 688 82 72 06 telefonora whatsApp mezua bidaliz, irailaren 16tik 22ra. Mezuan zehaztu beharrekoa: Nerabe edo gaztearen izen abizenak, ikasketa maila eta kontakturako telefonoa.
  • Play-back-eko parte hartzaileak: Irailaren 27an 22:00etan eszenatoki aurrean. Abestia MP3 formatuan USB batean ekarri beharko da.

Jai egitarauaren azalaren egilea

Itxaso Yeregui Ayerza herritarra da aurtengo San Migel jaietako egitarauaren azalaren egilea. Zenbait proposamen aurkeztu zituen, eta hauxe izan zen hautatua.

Ostiral honetan bertan banatuko du udalak egitaraua etxeko postontzietan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!