Zabalik da kirol eta kultur ikastaroetan izena emateko aukera

Ataria 2024ko irailaren 4a

Irurako Udaleko webgunean eman daiteke izena irailaren 15era arte. Haur, nerabe eta helduentzako ikastaroak antolatu dituzte.

Irurako Udalak ikastaro sorta zabala prestatu du ikasturte berrirako. Urritik ekaina bitarte, kultur eta kirol ikastaro ezberdinak izango dira martxan, helduentzat eta haur zein nerabeentzat.

Helduen kasuan yoga, areto bizikleta, pilates, zumba eta cross training izango dira aukeran. Haur eta nerabeentzat, berriz, Jolashezi, irristaketa, eskalada, diziplina anitzetako dantzak, eskulanak eta sukaldaritza.

Izena emateko epea zabalik egongo da irailaren 2tik 15era, Irurako Udaleko webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!