Irurako soka dantza horma-irudira eraman du Nexgraffek

Ataria 2024ko irailaren 4a

Irurako plazan, ostatu aldameneko hormetan soka dantza oinarri hartuta, irudiak margotu ditu Nextor Otañok.

Irurako sanmigeletako soka dantza motibo bezala hartuta horma-irudiak egin ditu Nextor Otañok ostatu aldameneko arkupeetan. «Soka dantza, Euskal Herriko dantza tradizionala, non parte hartzaileek eskuetatik edo zapi batetik helduta kate bat osatuz dantzatzen duten», esan du sare sozialetan Nexgraffek.

Otañok eskerrak eman dizkio Irurako Udalari emandako konfiantzagatik.

Argazkiak: @nexgraff

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!