Igerilekua zabaldu dute Trinketeko aparkalekuan

Ataria 2024ko uztailaren 3a

Uztailaren 24ra arte arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara egongo da zabalik. Uztaila amaieran, goiz eta arratsaldez irekiko dute.

Dagoeneko zabalik dago igerilekua Irurako Trinkete ondoko aparkalekuan. Uztailaren 1etik 24ra astelehenetik ostiralera 16:00etatik 19:00etara egongo da zabalik. Uztailaren 26an, 29an eta 30ean, berriz, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara irekiko dute.

Irurako Udalak hainbat ohar eman ditu segurtasuna eta bertaratutakoen gozamena ziurtatzeko. Igerileku ertainean sei pertsona sartu ahal izango dira, eta handian, berriz, hamabi. Hain zuzen, igerileku handian 2016ra bitarte jaiotakoak sartu ahalko dira, ez adinez txikiagoak. 2020 eta 2021 urteetan jaiotakoek igerileku ertainean heldu baten laguntzaz sartu beharko dute.

Sartu aurretik dutxatzea derrigorrezkoa izango da, txandak eta ilarak errespetatu beharko dira eta sorosleak esandakoari kasu egin beharko zaio. Debekatuta egongo da igerilekuaren bueltan jartzen den hesitutako eremuan jatea eta edatea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!