Uzta Giro antolatu du Irura Bizik uztailaren 6rako

Ataria 2024ko ekainaren 25a

Iazko Uzta Giron perkusio tailerra

Egun osoko egitaraua antolatu dute adin guztietako herritarrentzat.

Irurako gazte asanbladak eta kultura mahaiak lagunduta,  uztailaren 6an Uzta Giro egingo du Irura Bizi elkarteak.

Tartean bazkaria izango da eta hara joateko txartelak eskuragai dira Irurako Ostatuan eta Xare kafetegian. Uztailaren 2a da izen emateko azkeneko eguna. Mahai tresnak eta edalontziak norberak eraman beharko ditu etxetik. Iberikoak, paella, izozkia eta kafea izango dira menuan. Helduen 18 euro ordaindu beharko dituzte eta 2010an eta ondoren jaiotakoek 10 euro.

Egun osoko egitaraua antolatu dute Iruran:

  • 12:00. Txupinazoa eta entzierroa plazan.
  • 12:30. Barsanti konpainiaren eskutik LJ 75 kale antzerkia plazan.
  • 13:30. Poteoa.
  • 14:30. Herri bazkaria plazan.
  • Bazkalostean. Bingo musikatua gazteen eskutik.
  • 17:00. Apar feseta ume eta helduentzat.
  • 17:30. The Hastelen´s taldea Musika plazan.
  • 20:30. Barrikotea, mahaiak jarriko dira eta sagardoa egongo da.
  • 21:30. Aurrera DJ Naza plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!