Bi proiekturen artean aukeratu ahal izango dute herritarrek

Ataria 2024ko ekainaren 12a

Aurrekontu parte hartzaileen barruan bozketa fasera pasa diren bi proiektuen artean erabaki ahal izango dute herritarrek igandera bitarte: kalistenia parkea eraikitzea edo plazako hormigoizko eserlekuak egurrez forratzea.

Irurako Udalak aurtengoan ere, aurrekontu parte hartzaileak bultzatuko ditu eta 30.000 euroko diru partida jarriko du herritarrek zein proiektu gauzatu erabaki dezaten. Proposamenak jaso ondoren, teknikoki proiektuen azterketa eta balorazioa egin du eta botazio fasera bi egitasmo pasa dira: kalistenia parkea egitea eta plazako hormigoizko eserlekuak egurrez forratzea.

Bi proiektu hauetako baten alde egin beharko dute 16 urtetik gorako herritarrek. Iruran erroldatuta daudenek edota erroldatuta egon ez arren, bertan jarduera bat egiten dutenek.

 

Ekainaren 16ra arte bozkatu dezakete herritarrek udaleko harrera bulegoan 09:00etatik 14:00etara, Irurako udalaren webgunean, Irurako aplikazioaren parte hartze atalean eta Ostatuko postontzian. Irura.eus webgunean informazio gehiago izango dute herritarrek.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!