Irurako udaletxea berdez jantziko dute ekainaren 2an

Ataria 2024ko maiatzaren 28a

Miasteniaren Nazioarteko Eguna denez, gaixotasun arraro hau ikusarazteko argi berdeak piztuko dituzte udaletxean.

Ekainaren 2a Miasteniaren Nazioarteko Eguna da eta, gaixotasuna ikustarazteko, Irurako udaletxeak berdez jantziko du bere aurrealdea.

Miastenia gaixotasun arraroa da, neuromuskularra, autoinmunea eta kronikoa. Kalkuluen arabera, 15.000 pertsona inguruk pairatzen dute Espainiako estatuan, eta gorputzeko borondatezko muskuluei eragiten die. Muskulu horiek oso nekagarriak dira. Beste adierazpen batzuk hauek izan daitezke: betazalak erortzea, ikusmen bikoitza, irensketa-arazoak, disfonia, ahultasuna gorputz adarretan, eta agerpen latzenetan arnas muskulaturari eragiten dio.

Gaixotasunaren berri eman eta ezagutarazten laguntzeko keinu gisa, argi berdeak piztuko dituzte Irurako udaletxean ekainaren 2an.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!