Kutxazain berria jarriko dute Iruran

Ataria 2024ko mai. 10a, 12:21

Oraingoa zaharkitua geratu da eta aldatu egingo dute; maiatzaren 16rako martxan egotea espero dute.

Irurako Kutxazain automatikoa aldatuko dute datorren astean. Aldaketa egin ahal izateko, maiatzaren 13an oraingoa hustu egingo da eta zerbitzua emateari utziko dio. Maiatzaren 14a  eta 15a bitartean kutxazain berria jarri eta maiatzaren 16rako martxan izatea espero dute.  

Kutxazain berri honek ukipen pantaila izango du, eta horrek, besteak beste, eragiketetan kontzeptuak jartzea ahalbidetuko du. Contactless funtzioa ere izango du, txartela sartu gabe eragiketak egin ahal izateko eta Mugi txartela bertan kargatu ahal izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!