John Cabang, Filipinetako txapeldun

Ataria 2024ko mai. 9a, 17:08

John Cabang, ondoan Martin de la Fuente bere entrenatzailea duela.

Atleta irurarrak 110 metro hesietan irabazi du proba, eta 13.37ko denborarekin Filipinetako errekorra eta Euskadiko errekorra hautsi ditu.

John Cabang irurarra bere pausoak ematen ari da Parisko Olinpiar Jokoetara joateko. Filipinetako Atletismo Txapelketa izan da jokoan, eta 110 metro hesietan lehen postua lortu du irurarrak, txapeldun bilakatuz. Sekulako marka egin du Cabangek, 13,37 hain justu, Filipinetako errekor berria ezarriz eta baita Euskadikoa ere.

Cabangen helburua Parisko Olinpiar Jokoetan izatea da, eta txapelketa horrek bere asmoetan pauso bat gehiago ematen lagundu dio. 110 metro hesietako proban gutxieneko marka 13,27ko da, eta horraino ez da iritsi oraingoz Cabang. Baina 40 parte hartzaile izan daitezke proba horretan Parisen, eta egungo sailkapenean 24. postuan kokatu da irurarra. Sailkapen hori ekainaren 30ean itxiko da eta aukera handiak ditu 40 postu horien artean egoteko. Horren adibidea da Filipinetako Txapelketan egin duen 13,37ko marka aurtengo munduko 13. azkarrena dela.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!