Kantu bazkaria antolatu du Irurako Gazte Asanbladak

Ataria 2024ko apirilaren 29a

Apirilaren 30a baino lehen eskuratu beharko dira txartelak Ostatuan, Xaren eta Trinketean.

Irurako Gazte Asanbladak kantu bazkaria antolatu du larunbaterako. Ostatuko paella izango da bazkaltzeko eta txartelak erosteko azken eguna apirilaren 30a izango da. Helduak 12 euro eta umeek 10 euro ordaindu beharko dituzte. Ostatuan, Xaren eta Trinketean erosi ahal izango dira.

Eguneko egitaraua 11:00etan abiatuko da Gazte Asanbladakoen arteko herri kirol saioarekin. 14:30ean bazkaria egingo dute herriko plazan eta bazkarirako tresnak etxetik eraman beharko dira.  Bazkalostean DJ Pitxitxi ariko da plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!