Hernandorena sariketaren finalean ariko da Jon Mendiluze

Ataria 2024ko apirilaren 29a

Argazkia: Bertsozale.eus

Maiatzaren 11n Senpereko Larraldean izango da finala, 19:00etatik aurrera.

Aurreko asteburuan Hendaian jokatu zen Hernandorena sariketaren bigarren kanporaketa eta bertan aritu zen Jon Mendiluze irurarra. Berekin batera, Ibai Lekuonak, Izaro Bilbaok, June Diazek, Maddi Aiestaranek eta Irantzu Idoatek kantatu zuten. Idoate izendatu zuen epaimahaiak saioko garaile eta Mendiluze finalean kantatzeko sailkatu zen.

Honenbestez, Irurako bertsolariarekin batera, Haira Aizpurua, Irantzu Idoate,  Danel Herrarte, Maddi Aiestaran eta Izaro Bilbao ariko dira kantuan maiatzaren 11ko finalean. Herri Urratsen bezperan, Senpereko Larraldean kantatuko dute 19:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!