Aitor Etxeberria eta Maria Lasa azkarrenak Iruran

Naiara Roldan de Aranguiz 2024ko apirilaren 27a

5,1 kilometroko ibilbidea burutu behar izan dute gaur korrikalariek, Irurako Herri Krosean. Zirkuituari hiru bueltak azkarren Aitor Etxeberriak eta Maria Lasak eman dizkiote.

17:00etan hasita, Irurako San Migel plazatik abiatu dira korrikalariak. Guztira, 5,1 kilometroko lasterketa osatu behar izan dute. Herriari hiru itzuli osatuz bete dituzte aipatu kilometroak.

Animoak ez dira falta izan ikusleen partetik, eta eguraldi txarra iragarrita bazegoen ere, zorteko izan dira irurarrak eguzkiak gozatu baitu gaurko arratsaldea.

Mutilen podiuma Aitor Etxeberriarekin batera, Jokin Bellidok eta Asier Mujikak osatu dute. Nesken hirukoa Maria Lasarekin batera, Itziar Ibarbiak eta Eguzkiñe Zabaletak borobildu dute. Beterano azkarrenek ere oroigarria jaso dute Irurako Udaleko ordezkarien eskutik. Honela, Luis Anjel Bazterra eta Elena Beristain izan dira gaurko beterano azkarrenak.

Ekitaldia ixteko, taldeko argazkia atera dute udaletxe berrituaren aurrean saridunek, eta ondoren, parte hartzaile guztien artean opari eta zozketak izan dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!