Inausketa lanak egiteko N-1eko adarretako bat itxiko dute Irura parean

Ataria 2024ko apirilaren 17a

Larunbatean, hiru orduz, 14:00etatik 17:00etara, itxi egingo dute Irurako irteerako bide adarra Gasteizko noranzkoan.

N-I errepidean, Irura udalerriaren inguruan, inausketa eta mozketa lanak egin behar direnez, itxi egingo da Irurako irteerako N-I-438-2-E bide-adarra, Gasteizerako noranzkoan, apirilaren 20an, larunbatean, 14:00 eta 17:00 bitartean.

Ordezko ibilbidea hauxe izango da: Donostiatik datozen ibilgailuek, A-636 errepidea Gasteizerantz hartu ahal izateko, 417. lotunean (Castillo hotela) noranzkoa aldatuko dute eta ondoren A-636 errepiderantz doan N-I-417-B-1-S bide adarra hartuko dute.

N-I errepidera Gasteizerako noranzkoan sartzeko, ordezko bide gisa GI-3650 errepidea hartuko da Anoetan barrena Tolosaraino, Belate pasealekutik, eta ondoren Tolosa iparraldeko N-I-436-2-E bide-adarretik sartu ahal izango da N-1 errepidera. Beste aukera bat da Irura iparraldeko N-I-439-1-E bide-adarrean Donostiarantz atzera egitea eta Villabonako N-I-441-1-S bide-adarrean, Amasakoan, noranzkoa aldatzea.

Desbideratzeak behar bezala seinaleztatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!