Kultura bulegoa udaletxe berrira lekualdatuko dute

Ataria 2024ko apirilaren 16a

Apirilaren 18tik aurrera udaletxe berrian eskainiko du zerbitzua udal bulegoak. Liburutegiak ordutegi berria izango du hemendik aurrera.

Irurako kultura bulegoa, hemendik aurrera udaletxe berrian egongo da. Bertan arituko dira lanean kultur teknikari eta administrariak. Orain arte, Pello Arrese-igor kaleko kulturgunean egon da kultura bulegoa. Apirilaren 17an ez da bulegoko zerbitzurik eskainiko, lekualdaketa egingo baitute egun horretan. Apirilaren 18tik aurrera udaletxe berrian egongo da kultura bulegoa.

Ostegunetik aurrera, 943 69 13 33 telefono zenbakira deituta jarri ahal izango dute herritarrek harremanetan kultura saileko kideekin.

Kulturgunean jarraituko du udal liburutegiak, eta asteazken goizean itxita egongo da, baina ordutik aurrera ordutegi berrira izango du: astelehenetik ostegunera 16:30etik 19:00etara eta ostiraletan 11:00etatik 13:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!