Pedalei eraginez, plazatik mugitu gabe

Ataria 2024ko apirilaren 13a

Irurako Kirolaz Blai egitasmoaren barruan spinning saioa egin dute herriko plazan.

Julen Apeztegia irurarra aritu da saioa gidatzen. Orain pare bat urte berak ematen zituen spinning saioak herrian, eta orduan atera zen ideia plazan saioa egitekoa kirol astearen barruan. «Orduan oso ondo atera zen, eta gero beste bi urtetan ez da egin, baina aurten berriro egitea pentsatu dute», azaldu du Apeztegiak. «Eguraldi ona egiten duenez, plazan jarduera fisiko pixka bat egiteko primerako giroa dugu». Guztira zortzi pertsona animatu dira San Migel Plazan pedalei ematera.

Arrtsaldean Kirolaz Blai egitasmoak jarraipena izango du. 16:00etan hasita eta San Migel plazan bertan, mahai tenis saioa izango da, Oargi mahai tenis taldearen laguntzarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!