Zizurkildarrak txapeldunorde Euskal Herriko Mus Txapelketako Gipuzkoako finalean

Ataria 2024ko martxoaren 11

Zizurkilgo Juan Iraola eta Aitor Makazaga Gipuzkoako txapeldunorde geratu dira Iruran jokatutako Gipuzkoako herrialdeko finalean; Zuberoan, martxoaren 23an jokatuko den Euskal Herriko XV. Mus Txapelketako finalera Gipuzkoatik 32 bikote sailkatu dira.

Irurako frontoian jokatu zen larunbatean Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruan Gipuzkoako Herrialdeko finala. Eskoriatzako Jose Regaño eta Javier Eraña geratu dira txapeldun, Zizurkilgo Juan Iraola eta Aitor Makazagaren kontra finala jokatu ondoren.

Martxoaren 23an jokatuko da Euskal Herriko XV. Mus Txapelketako finala Zuberoako Altzai herrian. Arabatik 16 bikote sailkatu dira, Bizkaitik 8 bikote, Behe Nafarroatik 18 bikote, Nafarroa Garaitik 32 bikote, Lapurditik 14 bikote, Zuberoatik 8 bikote eta Gipuzkoatik 32 bikote sailkatu dira.

Zuberoko finalera sailkatutako Gipuzkoako bikoteen artean badaude eskualdeko hainbat: Juan Iraola eta Aitor Makazaga (Zizurkil), Arkaitz Gonzalez eta Yassine Taoud (alegia), Julen Aranburu eta Xabat Ibarguren (Orendain), Aitor Irisarri eta Mikel Otaño (Zizurkil), Anjel Santos eta Koxme Elurbe (Lizartza), Ioseba Usabiaga eta Jabi Diaz (Tolosa), Joxe Mari Sarasola eta Joseba Aburuza (Aduna) eta Nabil Hernandez eta Ander Zubeldia (Tolosa).

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!