Bideoklipa

'Zaharrak berri' kantua aurkeztu du Arineketan taldeak

Ataria 2024ko urtarrilaren 13a

Izen bereko diskoa aurkeztu dute taldea osatzen duteN Iñar Sastre irurarrak eta Jagoba Astiazaran zestoarrak. Kantu honetan Odei Barrosoren kolaborazioa jaso dute.

Arineketan taldeak bigarren proiektua aurkeztu du: Zaharrak berri. Txistuaren, ahotsaren eta pianoaren arteko elkarlana du oinarri. Bikoteak zuzenekoetan Xabier Zeberio tolosarraren laguntza izango du biolinarekin eta parte hartuko dute, baita ere, Ainara Ortegak eta Agate Amilibiak.

Disko berria aurkezteko, lan honen izen bera duen Zaharrak berri kantuaren bideoklipa aurkeztu dute Sastrek eta Astiazaranek. Kasu honetan, abestiak txistua eta rapa elkartzen ditu eta Odei Barrosoren kolaborazioa izan dute horretarako. Tradizioa berritzeari buruz ari dira eta bideoklipa ere egin dute abesti hori oinarri hartuta. Dantzari gisa Leire Romero ibartarrak hartu du parte. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!