Diploma jaso dute Irurako babes zibileko boluntarioek

Ataria 2024ko urtarrilaren 3a

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak erabakita, Irurako taldea osatzen zuten 7 kideek jaso dute diploma.

Irurako babes zibileko boluntario taldea osatzen duten 7 kideek, Euskadiko Babes Zibilaren arloan boluntarioek egindako lana aintzatesteko diplomak jasoko dituzte Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordearen erabakiz.

Hamar urte baino gehiagotan egindako lanagatik jaso dute aipamena, modu horretara larrialdi egoeretan esku-hartzeko egindako jarduera jendaurrean aitortuz eta sarituz. Honakoak dira Iruran diploma jaso duten taldeko kideak: Asintxio Iturbe, Xabier Karrera, Antton Gutierrez, Mikel Mendizabal, Jokin Lasa, Jose De Dios eta Joxi Lasa.

Talde hau herritarrentzat arriskutsuak diren larrialdi-egoeren (suteak, istripuak, alerta meteorologikoak...) prebentzioan lan egiteko eta herrian antolatzen diren kirol, festa eta kultura ekitaldiak antolatzeko laguntza eta segurtasuna emateko sortu zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!