Eguberri bezperan, Irura kantari

Leyre Carrasco 2023ko abenduaren 24a

Euskal ohiturak eta Olentzeroren etorrera ospatuz kalera atera dira Irurako Ikastolako kideak; herritarrak ere beraiekin batera abestera animatu dira.

Ekitaldi ugari antolatu dira eskualdeko herrietan gaurko eguna ospatzeko. Horietako bat izan da Irura. Ikastolako kideak ez ezik, herritarrak ere kalera atera dira, haur zein heldu, Olentzero eta Mari Domingiri harrera egiteko. Eguerdian, Olentzerorentzat gutunarekin batera, etxeko jostailu erabiliak jasotzen aritu da Mari Domingi San Migel plazan.

Arratsaldean ere herrian izango dituzte. Hain zuzen, 18:00etan hasita, San Migel Plazatik abituko dira eta kalejira egingo dute herrian zehar. Ondoren goxokiak banatuko dizkiete ume guztiei.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!