Gehigarria: gabonak

Dendarako opari bonua

Ataria 2023ko abenduaren 7a

Oparitzeko aukera paregabea da Musika Faktoriako opari bonua. Berezitasun bat ere badu, hain zuzen, oparia egiten duenak erabakitzen duela zenbatekoa izango den opari bonuaren balioa. Gabonetarako egokia den arren, urte osoan daude eskuragarri, eta egin ondoren, urtebeteko epean iraungitzen dira bonuak.

 

Musika instrumentuen eta osagarrien denda da Musika Faktoria. Iruran dute saltoki fisikoa, baina web orrialdetik ere ematen dute erosketak egiteko aukera. Denetariko musika tresnak eta osagarriak saltzeaz gain, mota guztietako zerbitzuak ere eskaintzen dituzte, besteak beste, entsegu gelen alokairua, musika grabaziorako estudioa eta soinuztatze zein argiztapen zerbitzuak.

MUSIKA FAKTORIA

  • Helbidea. Ibaiondo industrialdea, 6 (Irura)
  • Webgunea. musikafaktoria.eus
  • Telefono zenbakia. 603 828 610
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!