Iazko edizioak izandako arrakastaren ondorioz, Irura Moretuz talde feministak bigarrengoz antolatu du emakume artisauen azoka. Herriko zein inguruko emakume artisauen lanei ikusgarritasuna eman eta aitortza egiteko helburuarekin, hainbat postuk hartu dute Irurako plaza. Zeramika, bitxiak, jantziak, pinturak, jostailuak, egur lanak eta kristalarekin egindako lanak izan dira tartean, besteak beste.