Irurako Ostatua urte batzuk itxita egon ondoren berriro zabalduko du udalak. Egunotan berrikuntza lanak egiten ari dira eta udalak lehiaketara atera du taberna-jatetxearen kudeaketa.
Proposamenak urriak 18ra arte luzatu daitezke, eta edozein zalantza argitzeko, interesdunek eskura izango dute udaletxeko telefono zenbakia: 943 69 13 33.
