Merkaturatzaileen inguruko bilerak antolatu ditu Tokiko Energia Komunitateak

Ataria 2023ko uztailaren 20a

Merkaturatzaile eskaintzen inguruko bilera egingo dute bi egunetan, uztailaren 26an euskaraz eta uztailaren 27an gaztelaniaz.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Irurako Energia Komunitatearentzat kontratatutako aholkularitza teknikoak merkatuko energia-merkaturatzaile ezberdinak aztertu ditu Irurako TEKko kideei eskaintza-proposamen batzuk aurkezteko. 

Halere, horren aurretik, Irurako TEKeko kideek merkaturatzaile-eskaintza hauen eta, oro har, merkaturatzaileekin eduki ditzaketen zalantzak argitzeko Irurako TEKren aholkularitza zerbitzuak informazio eta zehaztapenerako bilera telematiko bat antolatu du uztailaren amaieran.

Saioa eskolako zaharreko ekitaldi aretoan egingo da ondorengo bi egunetan: 

  • Euskaraz: uztailaren 26an, 18.00etan.
  • Gazteleraz: uztailaren 27an, 12.00etan.

Bilerara bertaratuko zaretela baieztatzeko antolatzaileek eskertuko lukete irura@ingurumena.eus helbidera mezua bidaltzea, izena eta zein saiotan parte hartuko duten adieraziz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!