Perkusio eta dantza afrikarren saioarekin hasi da Uzta Giro

Ataria 2023ko uztailaren 15a

Irura Bizik egun osoko egitaraua antolatu du gaurko; eguerdian bazkaria eta bazkalostean bingoa eta trikitilariak izango dira, besteak beste.

Aurreko urteetan bezala, aurten ere Uzta Giro festa antolatu du Irura Bizi elkarteak, Irura Moretuz talde feministarekin, Tolosaldea Garatzeneko migrazio sailarekin, gazte asanbladarekin eta herriko kultur mahaiarekin elkarlanean. 

Goizean dantza afrikarren tailerra egin dute elizako arkupeetan. Kawadeni taldeko kideak egon dira bertan eta perkusioaren inguruko azalpenak eman dizkiete bertaratutako familiei.

Egun osoan luzatuko da festa Iruran. Hauxe da Uzta Giroren egitaraua:

UZTA GIRO 2023
  • Uztailak 15, larunbata
    • 14:00. Herri bazkaria plazan. Mahai tresnak eta edalontzia etxetik eraman beharko dira.
      • Menua: Entsalada, paella, tarta, edaria eta kafea. Umeen mendua: Paella, izozkia eta ura.
    • Bazkalostean. Bingo musikatua Gazte Asanbladaren eskutik eta trikitilariak: Etxebarria aita-semeak.
    • 21:00. Barrikotea. Antolatzaileek mahaiak eta sagardoa jarriko dituzte.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!