Oso gutxigatik ez du lortu John Cabangek brontzezko domina Asiako Txapelketan

Ataria 2023ko uztailaren 14a

Helmugako argazkia erabili behar izan da eta azkenean laugarren geratu da atleta irurarra 110 metro hesietan. Hori bai, sekulako marka egin du eta 13,56rekin Euskadiko errekor berria ezarri du.

Filipinetako selekzioarekin parte hartu du John Cabang irurarrak Asiako Txapelketan, eta domina lortzeko zorian izan da. Bangkoken (Thailandia) aritu da lehiatzen eta gaur izan du 110 metro hesietako finala. Bere marka onena egin du Realeko atletak, baina ezin izan du podiumera igo. 13,56ko marka egin du Cabangek eta horrekin Euskadiko marka berria ezarri du, baina bost milaren azkarrago izan da aurkaria. Helmugako argazkiak erakutsi duenez, Cabangek 13,556 egin du eta azkenean hirugarren izan den Yaqoub Alyouha kuwaitarrak 13,551 egin du.

Lasterketan lehenengo postua Shunya Takayma japoniarrak lortu du, 13,29 eginez, eta bigarrena Xu Zhuoyi txinatarrak, 13,39ko markarekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!