Uzta Giro festa egingo dute Iruran, larunbatean

Tolosaldeko Ataria 2023ko uzt. 12a, 11:57

Zenbait ekitaldi izango dira egun osoan zehar: dantza afrikarreko ikastaroa familientzat, antzerkia, herri bazkaria, jolasak, musika eta barrikotea. Gaur da herri bazkarirako txartelak erosteko azken eguna.

Aurreko urteetan bezala, aurten ere Uzta Giro festa antolatu du Irura Bizi elkarteak, Irura Moretuz talde feministarekin, Tolosaldea Garatzeneko migrazio sailarekin, gazte asanbladarekin eta herriko kultur mahaiarekin elkarlanean. Larunbatean izango da, 11:00etan hasita.

Eguerdian herri bazkaria egingo dute plazan eta gaur arte bazkaritarako txartelak salgai izango dira Ametsa Trinketean eta Xare Kafetegian. Helduek 20 euro ordaindu beharko dute eta umeek 10 euro. Mahai tresnak eta edalontzia etxetik eraman beharko dira.

UZTA GIRO 2023
  • Uztailak 15, larunbata
    • 11:00. Familientzako dantza afrikarren tailerra egingo dute plazan Kawadeni taldearen eskutik. Zuzeneko perkusio izango da bertan.
    • 12:30. Barsanti konpainiaren eskutik Kale Gorrian kale antzerkia.
    • 14:00. Herri bazkaria plazan. Mahai tresnak eta edalontzia etxetik eraman beharko dira.
      • Menua: Entsalada, paella, tarta, edaria eta kafea. Umeen mendua: Paella, izozkia eta ura.
    • Bazkalostean. Bingo musikatua Gazte Asanbladaren eskutik eta trikitilariak: Etxebarria aita-semeak.
    • 21:00. Barrikotea. Antolatzaileek mahaiak eta sagardoa jarriko dituzte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!