Bi igerileku jarri dituzte Trinketeko aparkalekuan

Ataria 2023ko uztailaren 4a

Uztailaren 28ra arte astelehenetik ostiralera egongo dira erabilgarri 16:00etatik 19:00etara.

Irurako Udalak, aurreko urteetan egin bezala, bi igerileku jarri ditu Trinketeko aparkalekuan. Igerileku ertainak 6 pertsonentzako edukiera du, eta handiak berriz, 12 pertsonentzako edukiera. Igerileku handian 2015. urtean edo lehenago jaiotakoak sartu ahal izango dira eta 2019 eta 2020 urteen artean jaiotakoak heldu baten laguntzaz sartu beharko dute igerileku ertainera.

Udalak igerilekuen erabilerarako oharrak eman ditu. Sorosleak esaten duenari kasu egiteko gomendioa luzatu du eta aipatu du igerilekuan sartu aurretik dutxatzea derrigorrezkoa dela. Txandak eta ilarak errespetatu beharko dira eta igerilekuaren bueltan jartzen den hesitutako eremuan jatea eta edatea debekatuta egongo da. Soilik sonbrilak eta aulkiak jartzen diren eremuan jan edo edan ahal izango da.

Uztailaren 3tik 28ra bitartean egongo dira zabalik igerilekuak arratsaldeko ordutegian, 16:00etatik 19:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!