Irurako EH Bilduk udal hauteskundeetarako taldea aurkeztu du

Ataria 2023ko api. 26a, 11:50

Maiatzaren 12an ekitaldia egingo dute plazan, herritarren aurrean zerrenda aurkeztu eta bere lan ildo nagusiak plazaratzeko. “Eskarmentu handiko talde sendoa” aurkeztuko duela esan du Irurako EH Bilduk.

Irurako EH Bilduk datorren maiatzaren 28an izango diren udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du. “Esperientzia handiko taldea da, esparru anitzetan eskarmentua duena, ilusioz datorrena eta Irura hobea izaten jarraitzeko lana egiteko gogotsu dagoena”. Gorka Murua buru izango duen zerrenda honetan, aurreko legealdian aritutako hautetsiak eta "freskotasuna eta ilusioa" ekarriko duen jendea ere badago. “Eskarmentua, ilusioa eta freskotasuna” uztartu nahi izan ditu Irurako EH Bilduk, irurarrez osatutako zerrenda honetan: “talde sendoa eta esperientziaduna osatu dugu”.

Hauek dira zerrenda osatuko dutenak: Gorka Murua, Olaia Nieto, Mikel Iturbe, Idoia Garaialde, Noelia Lataburu, Ioritz Lazkano, Aitzol Saez, Begoña Oteiza, Hasier De Los Rios, Maialen Azkue, Mikel Martinez, Iñigo Artola.

Maiatzak 12, aurkezpen ekitaldia

Herritarren aurrean zerrenda aurkezteko, ekitaldi berezia antolatu du Irurako EH Bilduk. Maiatzaren 12an, ostiralean, egingo dute aipatu aurkezpena, herriko plazan, 19:00tan. "Bertan, musika, dantza eta jan-edana ez dira faltako", esan dute. Irurako EH Bildutik herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte bertara gerturatu daitezen, “datozen lau urteetarako Irurarentzat zer eskaintzen dugun guztiokin partekatu” nahi dutelako. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!