Bruno Nogueira eta Garazi Karrera izan dira azkarrenak

Ataria 2023ko apirilaren 25a

Irurako herri krosean lortu zuten garaipena asteasuarrak eta irurarrak, igandean. Gizonezkoetan podiuma Roberto Rodriguez eta Felix Sanchez irurarrek osatu zuten, eta emakumezkoetan Ainhoa Lecuona irurarrak eta Ainhoa Jauregi urnietarrak.

Irurako Kirol Astearen barruan egin zuten igandean herri krosa eta helduen mailan 33 korrikalarik parte hartu zuten, horietatik asko herrikoak.

Haurrentzako ere korrika egiteko aukera izan zen. 2 eta 7 urte bitartean, urteka atera ziren parte hartzera. Eskola kiroleko adinean, benjamin, alebin eta infantil mailakoek parte hartu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!