Laskibar auzoko jolas parkea berrituko dute

Ataria 2023ko martxoaren 22a

Bigarren faseko lanak apirilaren 11n (eguraldiaren arabera) hastea aurreikusten du Irurako Udalak, eta hiru aste inguruko iraupena izango dute.

Irurako Udalak 2022an Laskibar auzoko jolas parkearen egoera ikusita, bizilagunekin batera, aisialdi-gunearen partaidetza prozesua martxan jarri zuen. Behin prozesua aurkezteko bilera egin ondoren, proposamenak egiteko epea zabaldu zuen eta hainbat eskakizun egin zituzten herritarrek. «Jasotako proposamenak eta guneak eskaintzen dituen baliabide naturalak kontutan edukitzen saiatu da udala, eta emaitzak auzotarren nahiak asetzea espero da», adierazi dute.

Kostua:

  • 1. faseko inbertsioa, jada eginda (tirolina eta ping-pong mahaia): 16.500 €.
  • 2. faseko inbertsioa (parkour zirkuitua, balantzina, zabua, txirrista pasabideko etxetxoak, piknik mahaiak,...): 12.075 € + 45.508 € + 2.333 € = 59.916 €.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!