Jesus Mari Loitegi Yaben 'Toti' pilotari ohia hil da

Ataria 2023ko martxoaren 9a

Ameriketako frontoietan aritu zen zesta puntako modalitatean. 65 urte zituela hil da.

Euskal pilotan emandako lehen pilotakadak, garai horretako irurar gazte gehienak bezala, xarez eman bazituen ere, berehala piztu zitzaion zesta puntaren Ameriketako sugarra, eta buru-belarri ekin zion zesta puntan jokatzeari. Tolosako Beotibarren   hasi, eta Donostiako Baldan zebilela, etorri zitzaion Benidormera, profesional bezala, jokatzera joateko aukera, oso gazte zelarik. Hor denbora gutxi eginda, itsasoa zeharkatu eta Ameriketako frontoietan jokatzeko aukera heldu zitzaion. Urte zoragarri batzuk eman zituen bertan, eta Ameriketako abentura polit hura amaituta, itzuli zen berriro Irurara, bere pilotari aroari amaiera emanez. Gerora, Lekeitiora ezkondu, familia bat osatu eta urte gehienak bertan eman ditu, Irurara joan-etorri batzuk eginez.

Irurako Ametsa Pilota Elkarteko Mikel Uzkudunek bildutako informazioa eta Irura.eus webgunean argitaratua

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!