Tokiko energia komunitatea zer den ezagutzeko bilera egingo dute

Ataria 2023ko martxoaren 3a

Martxoaren 7an, asteartea, 18:30ean egingo dute Herri Eskolako aretoan bilera.

Klima-larrialdi garai honetan Irurako Udalak energia trantsizioa ahalbidetzeko hainbat urrats ematen ari da: eraikinetako energia auditoretzak, kale,argiteriaren auditoretza, elektrizitate fakturak ulertzeko ikastaroak... Ildo horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako departamentuarekin elkarlanean, Irurako Energia Komunitatea sortzeko prozesua abiatu du.

Tokiko Energia Komunitate bat zer den eta zein onura dituen ezagutzeko informazio-saio bat antolatu du udalak. Herritar, merkatari eta interesa duten herriko beste eragileei zuzendutako bilera izango da, martxoaren 7an, asteartea, 18:30ean Herri Eskolako aretoan.  

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!