Datorren urteko egutegirako argazki lehiaketa martxan

Tolosaldeko Ataria 2023ko mar. 3a, 12:57

2021eko lehiaketaren sari banaketa ekitaldia

Irura Bizi elkarteak antolatu du urtero bezala lehiaketa. Iruran erroldatuta daudenek parte hartu ahal izango dute eta festa eta kultura izango dira aurtengo gaia. Urriaren 31ra arte aurkeztu daitezke lanak.

Irura Bizi elkarteak 2024ko herriko egutegia osatzeko argazkiak lehiaketa bidez aukeratuko ditu. Iruran erroldatuta daudenak parte ahal izango dute, bakarka, eta parte hartzaile bakoitzak, gehienez, hiru argazki bidali ahal izango ditu. Argazkia koloretan edo txuri beltzean izan daiteke eta Irurako lekuren batean ateratakoa.

Argazkiak irurabizi@gmail.com helbidera bidali daitezke, egilearen izena, posta elektronikoa, telefonoa eta azalpentxo batekin eta argazkia non aterea den esplikatuz. Lanak urriaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira, JPG formatuan eta gutxieneko kalitatean.

Kultura zinegotziak, Irura Bizi elkarteko kide batek, kultur mahaiko bi kidek eta gaian aditua den herritar batek osatuko dute epaimahaia eta eurek erabakiko dute zein argazkirekin osatuko den 2024ko egutegia. Hamabi argazkiren egileek 30 euroko bonu bana jasoko dute herriko taberna eta dendaren batean erabiltzeko.

Epaimahaiak beste lau argazki aukeratuko ditu, eta herritarrek aukeratuko dute lau hauen arteko irabazlea, WhatsApp bidez egindako bozketa bidez. Argazki hori izango da egutegiko azalekoa eta egileak 30 euroko bonua jasoko du baita ere. Bozketan parte hartzen duten guztien artean beste bonu bat zozkatuko dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!