Egitaraua:
- Martxoak 3, ostirala
- 19:00. Magma mia! bakarrizketa, Beatriz Egizabalen eskutik, Kulturunean. Euskaraz eta 16 urtetik gorakoentzat.
- Martxoak 8, asteazkena
- 9:00. Irurako Emakumeen ekarpena Irurako Historian unitate didaktikoaren lanketa eta herriko emakumeen ibilbidea egingo da ikasleekin, ikastolan eta herrian zehar, Irurako Ikastolak antolatuta.
- 18:30. Martxoak 8ko aldarrikapen ekitaldia, San Migel plazan.
- Ondoren. Manifastazioa herriko kaleetan, eta Anoeta eta Irura arteko zubian elkarteratzea Anoetakoekin batera.
- Martxoak 9, osteguna
- 18:00. Elbira dokumentala, herri eskolan.
- Martxoak 10, ostirala
- 18:00. Alarma Morea taldearen kontzertua, plazan. Emakumeen presentzia oholtzan aldarrikatzeko eta emakumezko erreferenteei ikusgarritasuna emateko, hiru emakumez osaturiko talde honek, feminismoan, aniztasun kulturalean eta euskararen sustapenean oinarrituz, jatorrizko kantak eta bertsioak egiten dituzte errunba doinuetan. Talde honen helburuetako bat, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko borrokan bere harri-koskorra jartzea da, eta, beraz, jotzen dituzten bertsio asko emakumeek osatutako taldeenak dira.
- Ondoren. Emakumeen poteoa.
- 21:00. Emakumeen afaria Gazte Alaiak elkartean. Prezioa: 20 euro (egunean bertan ordainduko da). Izena martxoaren 3a baino lehen eman beharko da iruramoretuz@gmail.com helbidean edota Xare kafetegiko zerrendan.
- Jarraian. Musika eta dantza Irura kafetegian.