Irurako inauteriak

Ataria 2023ko otsailaren 15a

Irurako ikastolako haurrek, Inauterietako jaialdia egin zuten bart herriko frontoian, eta ikuskizunari Maite dut Irura izena jarri zioten.

Ikuskizunaren gidoia, Irurako Marimi Ugalde eta Marina Mihiluzera joaten zirela izan zen Irura defenditzera, eta bertan Irurako talde eta ekintzak atera ziren. Ikuskizunaren amaieran, benetako Marina eta Marimi Ugalde, urte askoan zehar Irurako alkate izan zena azaldu ziren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!