Irurako adinekoak sasoiko

Ataria 2023ko otsailaren 1a

Irurako plazatik abiatuta herrian zehar itzulia egin dute 65 urtetik gorako herritarrek.

Irurako Udaleko Gizarte Zerbitzuek sustatuta 65 urtetik gorako adinekoentzako ibilaldiak egiten dituzte hileko lehenengo asteazkenetan. Ariketa fisikoa bultzatu eta elkarren arteko harremanak sustatzeko ekimena da. Joan den azaroan abiatu zuten ekimena eta 20 lagun inguru biltzen dira aldira Irurako plazatik herrian zehar ibilbidea egitera. Industrialdera egiten dute aurrena eta handik berriro herrigunera itzuli eta Zaharren Biltokian egiten dute hamaiketakoa. Adinekoak dira hamaiketakoa prestatzeaz arduratzen direnak.

Olaia Nieto Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, adineko pertsonak elkarrekin sozializatzeko ekimena da antolatu dutena eta orain arteko lau saioetan adinekoek oso ondo erantzun dute. Mugikortasun anitzeko pertsonentzat egokitutako ibilbideak egiten dituzte herrian zehar eta adinekoak laguntzeko lauzpabost boluntario ere batzen dira.

Aurrera begira, data berdinean Anoetan egiten duten ibilbidearekin eta Irurako ikastolarekin elkarlanean ekimen ezberdinak gauzatzeko asmoa dutela adierazi du Nietok.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!