Autoen erabilera partekatuari buruzko hitzaldia otsailaren 9an

Ataria 2023ko otsailaren 1a

Otsailaren 9an, 18:00etan egingo dute bilera herri eskolan.

Klima aldaketa eta energia aurrezteko erronkei erantzuna eman nahian, mugikortasun gaien testuinguruan, eskualde mailan burutzen ari den prozesuan parte hartzen ari da Irurako Udala, autoak partekatzeko egitasmoek eskaintzen dituzten onurak ezagutu eta beraien alde egitea posible den aztertzeko helburuarekin. Testuinguru honetan, gai honekiko ikuspegia jasotzea ezinbestekoa dela irizten dio udalak eta egingo den hitzaldi solasaldira gonbidatu ditu herritarrak, ekimen honen berri eman eta iritziak jasotzeko.

"Etxeko ibilgailu bat kendu eta mugikortasun aukera berriak ezagutu nahi dituzu? Autorik ez baduzu, nola mugi zintezke leku batetik bestera, modu antolatuan?". Gisa honetako galderak erantzuteko aukera izango da, herri eskolan egingo den bileran, otsailaren 9an, ostegunean, 18:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!