Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako lehen finalak, igandean, Iruran

Ataria 2023ko urtarrilaren 12a

Eskuz binakako bi partida jokatuko dituzte Ametsa Trinketean, 10:30ean hasita: kadete eta jubenil mailakoak. 

Ondorengo pilotariek jokatuko dute igandeko finaletan:

  • Kadeteak:
    • Behar Zana 3 (Pello Aranburu-Eñaut Oñate-Iker Izagirre) vs. Behar Zana 1 (Peru Cestau-Inhar Iparragirre).
  • Jubenilak:
    • Gazteleku (Joanes Cestau-Beñat Salbador) vs. Intza 1 (Haritza Diaz de Guereñu-Peru Urdanpilleta)

Horrez gain, hasiera emango diote beste bi txapelketari: nagusien 1. eta 2. mailako gizonezkoen paleta argentinarra modalitatekoa eta jubenilen mailako xarekoa. Lehen txapelketaren kasuan, guztira 17 talde lehiatuko dira; bederatzi 1. mailan eta zortzi 2. mailan. Martxoaren 12ko asteburuan izango dira finalak. Xareko lehiari dagokionez, jubenil mailako lau bikotek parte hartuko dute txapelketan; finala otsailaren 10ean jokatuko dute.

Web-orri honetan kontsultatu daiteke, hain zuzen ere, espezialitate bakoitzari eta, oro har, txapelketari buruzko informazio guztia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!