Gehigarria: motorra eta mugikortasuna

Kristaletan eskarmentua

Tolosaldeko Ataria 2022ko abe. 8a, 15:59

Hogeita hamar urte egingo ditu datorren urtean Irurako Desacristal lantegiak. Ibilgailuetako kristalak konpondu eta aldatzea da euren zeregin nagusia, eta, batez ere, duten urteetako eskarmentua nabarmendu dute.

Ibilgailu berriak zein zaharrak, eta era guztietakoak, izan autoak, furgonetak, kamioiak... eta kristal guztiekin egiten dute lan, hau da, aurrekoekin, alboetakoekin nahiz atzekoekin. «Egindako ibilbidearekin eta eskaintzen dugun zerbitzuarekin pozik gaude, eta esperientziaz gain, egonkortutako lantaldea dugula ere azpimarratzekoa da, ia ibilbide osoan langile berdinak mantendu baikara».

Kristalak oso-osorik aldatzea izaten da aukeretako bat, baina, Desacristalen konpontzearen aldeko hautua egiten dute: «Ekologikoagoa, azkarragoa eta merkeagoa» delako. «Kristala erabat aldatzea guretzat errazagoa da, baina bezeroarentzat garestiagoa da; aldiz, kristala konpontzean, autoa ez duzu ukitzen, alegia, ez duzu desmuntatu beharrik, beraz, konponketa ez da hain bortitza, eta ez duzu hainbeste kristal erabiltzen». Konpontzean, injektore bat jartzen dute, erretxina injektatzeko, eta modu horretan ez dute ibilgailua hainbeste «ukitu» beharrik. Hori bai, konpontzeko, bada mugarik. «Bi euroko txanpon baten tamainatik gora aldatu beharra dago». Dena den, gehienetan txikiagoak izaten dira.

Kristalak konpondu edo aldatzearekin batera, kristalak iluntzeko laminak ere jartzen dituzte Irurako lantegian. «Lan handia egiten dugu arlo horretan, batik bat udan». Eta, euren beste zerbitzuetako bat ibilgailuetako argiak edo faroak leuntzea edo pulitzea izaten da. Garden geratzeko leundu egiten dituzte, eta ultramore izpien bidezko tratamendu bat ematen diete, gardentasun hori galdu ez dezaten. «Gardentasuna galtzearekin faroek argi gutxiago egiten dutela nabaritzen da, eta, gainera, ibilgailuaren azterketa teknikoa egitean horri ere erreparatzen diote, akats txiki edo larri izatera ere iritsiz».

Kristalen konponketan aseguruekin egiten dute batik bat lan Desacristalen. «Gaur egun aseguru ia guztietan kristalak sartuta daude, eta Cristalbox katearen barruan gaudenez, aseguruekin akordioak ditugu, zerbitzua azkartuz eta erosotuz».

 

DESACRISTAL

  • Helbidea. Ibaiondo bailara, 18-8 pabiloia, Irura.
  • Telefono zenbakia.943 69 16 16.
  • Emaila. marketingdesa@gmail.com
  • Zerbitzuak.
    Ibilgailuetako kristalen konponketa eta aldaketa.
    Kristalak iluntzeko laminak.
    Argiak pulitu edo leuntzea.
    Ispiluak aldatzea.
    Etxeko zerbitzua.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!