2022/12/30 19:00
Pertsonen arteko harremanak eraldatzen ari dira, ligatzeko aplikazioak gero eta gehiago erabiltzen ditugulako. Baina sortzen ari garen harreman horiek osasuntsuak al dira? Zer eragin dute gure bizitzan? Gai horri buruzko gogoeta egin nahi da Sex Sua musikalaren bitartez, eta bide batez, LGBTI+ kolektiboaren aldeko aldarrikapena ere bada, genero eta sexu-joera ezberdinen aldeko mezua ere zabaldu nahi delako ikuskizun honekin.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?