Aitor Mendiluze, larunbatean, Bilbon

Ataria 2022ko abenduaren 1a

Aitor Mendiluze Durangoko saioan. Argazkia: Betsozale Elkartea

Iruran bizi den Aitor Mendiluzek larunbatean Bilbon jokatuko den azken finalaurrekoan abestuko du.

Bertsolari Txapelketa Nagusia aurrera doa eta larunbat arratsaldean jokatuko da finalaurrekoetako bigarren faseko azken saioa, Bilbon. 17:00etan hasiko den saioan, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Joanes Illarregi, Jone Uria, Maddalen Arzallus eta Saioa Alkaiza arituko dira bertsotan.

Bilboko saio hau ere zuzenean jarraitzeko aukera egongo da Ataria.eus-en.

Larunbatean gainera, Iruñeako finalean Maialen Lujanbiorekin batera abestuko duten zazpi bertsolariak nortzuk izango diren jakingo da. Jarraian, bigarren fase honetako behin-behineko sailkapen taula:

Bigarren itzuliko behin-behineko sailkapena, Bertsozale.eus-en argitaratua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!