Abentura astea egiten ari dira Iruran

Ataria 2022ko azaroaren 9a

Irura Bizi elkarteak antolatuta eta abentura astearen barruan, 'Arrastoan' dokumentala eskaini zuten asteartean eta Iker Iriarte eta Josu Iztueta aritu ziren hizketan. Ostegunean, Imanol Artola 'Felix'en txanda izango da.

Abentura astea antolatu du Irura Bizi elkarteak eta egunotan emanaldiak eskaintzen ari dira. Josu Iztueta eta Iker Iriarteren eskutik, asteartean, Arrastoan dokumentala ikusi ahal izan zuten bertaratutakoek. 2018an Laponiara egindako bidaiaren inguruan solasean aritu ziren bi bidaiariak.

Abentura astearen barruan beste bi ekitaldi egingo dituzte:

  • Azaroak 10, osteguna
    • 19:00. Herri eskolan Imanol Artola Felixen eskutik Bidaiatu gabeko bidaia hitzaldia izango da entzungai. Euskal Herrian zehar bizikletaz egindako bidaiaz arituko da amezketarra.
  • Azaroak 15, asteartea
    • 19:00. Herri eskolan Bidean izeneko dokumentala izango da ikusgai eta ondoren Aritz Ganboa egilearekin solasaldia egingo dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!