Mendiluzeren txanda larunbatean

Ataria 2022ko azaroaren 10a

Aitor Mendiluze azken finalean. Argazkia: Bertsozale Elkartea

Iruran bizi den Aitor Mendiluzek larunbatean Durangon jokatuko den finalaurrekoan abestuko du.

Bertsolari Txapelketa Nagusia aurrera doa eta larunbat arratsaldean jokatuko da finalaurrekoetako lehen faseko azken saioa, Durangon. 17:00etan hasiko den saioan, Aitor Bizkarra, Aitor Mendiluze irurarra, Beñat Gaztelumendi, Eñaut Martikorena, Julio Soto eta Saioa Alkaiza arituko dira bertsotan.

Durangoko saio hau zuzenean jarraitzeko aukera egongo da Ataria.eus-en.

Finalaurrekoetako bigarren itzulia

Larunbatekoa finalaurreko faseko lehen itzuliko azken saioa izango da. Lehen itzuli honetan puntu gutxien lortu duten sei bertsolari kanpoan geratuko dira eta gainerakoak bigarren itzulira pasatuko dira.

 

Behin-behineko sailkapen taula, Bertsozale.eus-en argitaratua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!