Komun publikoa jarri dute San Migel plazan

Ataria 2022ko azaroaren 8a

Herritarren artean iaz zabaldutako galdeketa baten bitartez erabaki dute komun publikoa herriko plazan jartzea.

Irurako Udalak, duela urtebete, komun publiko baten kokapena erabakitzeko galdeketa jarri zuen abian. 154 herritarrek eman zuten bozka, horietatik %54k San Migel plazan kokatzearen alde egin zuten. Emaitza honen ondorioz, obra burutzeko lanak jarri zituzten martxan.

"Merkatuaren egoera zailak, lanak osatzeko oztopo ugari jarri badizkigu ere, komun publikoa erabilgarri dago herritar guztientzat", esan dute udal arduradunek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!