Emakume artisauek hartu dute Irurako plaza

Leyre Carrasco 2022ko urriaren 16a

Irura Moretuz talde feministak antolatutako azoka egin dute goizean; 28 emakume sortzaileen lanak erakutsiz eta euren lanari aitortza eginez.

Jendetza gerturatu da goizean Irurako plazara. Izan ere, Irura Moretuz talde feministak emakume artisauen lehen azoka antolatu du, euren lanari ikusgarritasuna emateko helburuarekin. Guztira 28 postu izan dira herriko plazan. Artisau postuak izan dira nagusi; tartean, zeramika, bitxiak, jantziak, pinturak, jostailuak, egur lanak eta kristalarekin egindakoak, besteak beste. Horrekin batera, goseaz zegoena tripa betetzeko aukera ere izan du ogia eta Anoetako talogileek egindako taloekin. Oraindik bertaratu ez dena garaiz dabil, eguerdiko 14:00ak arte izango baitira bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!